XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baino masa gutxiago duten izar guztiak, Eguzkia barne, nano zuri bihurtuko direla.

Izarra nano zurirantz eboluzionatzea erreakzio nuklear gehiago pizteko gauza ez dela eta uzkurtzen hasiko dela Lurraren tamainaraino, hori hain zuzen esan nahi dugu.

Hots, Eguzkiak duen adinako masa milaka kilometro batzutako erradioko esfera batean sartuko da.

Bere garaian nano zuri nahiz izarren eboluzioaz ezer ez jakin arren, historiako lehenengo nano zuria 4. kapituluan kontatu dugun eran F. W. Besselek aurresan zuen eta 18 urte geroago aurkitu zen Sirius B da.

Izar honen gainazaleko tenperatura 32.500 K-ekoa da, beraz, A mota espektraleko izarra da (Sirius A bere laguna bezala), baina azken hau baino 10.000 aldiz argitasun txikiagokoa.

Horrek esan nahi du, Sirius B nanoaren igorpen-gainazalak 10.000 aldiz txikiagoa izan behar duela Sirius A-rena baino; hau da, erradioak 100 aldiz txikiagoa izan behar du.

Izar hauen orbitak aztertuz masak kalkulatu ziren, eta Sirius A-ren erradioaren kalkulua ere; beraz, Sirius B-ren erradioaren hurbilketa oso fidagarria dugu: Lurrarenaren bikoitza baino handiagoa.

Eguzkiaren masa berdineko izar batez ari garenez, bere dentsitatea 2 edo 3 milioi g/cmampsup3;-koa izan behar du.

Balio hauen esanguraz jabetzeko esan dezagun dentsitate horretako materiarekin Lurraren masa guztia 80 edo 90 kilometroko erradioko esfera batean sartuko litzatekeela.

Kalkulu guzti hauek, dena den, ez ziren lehenengo aldiz Sirius B-rentzat egin.

Lehentasuna Russell-ek bere lehenengo diagraman kokaturiko nano bakarrari dagokio, 40 Eridani B-ri alegia.

Hau ere A mota espektralekoa da (...)